Voces de Papel

Category
Dokumentala, Film Luze

Kategoria:

Luzemetrai dokumentala (80´)

 

Gidoia, zuzendaritza:

Estibaliz Urresola Solaguren

 

Ekoizpena:

ETB, Euskaltel, Fascina

 

Sariak:

Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioan estreinatua (Zinemira).

Dokumental Onenarentzako Urrezko Txapelaren irabazlea Bartzelonako Zinemaldia.cat jaialdian.

 

Sinopsia:

1937ko abuztuaren 19. Totalitarismoa aurrera doa ezinbestean. Agirre Lehendakariak, Santanderren erbesteratua dagoelarik, Gabriel Olaizola musikariari deitu eta misio ematen dio: “Gerra galdu bide dugu, baina gure betebeharra da orain artearen bidez borrokatzen jarraitzea”.

Horrela jaio zen Eresoinka, ordurarte izandako disziplina-arteko euskal artista talderik handiena, erbesteratuz osatua. Paris zein Europako plaza nagusiak bakezko mezu bat bideratuz bereganatu zituen baina, non datza artearen indarra? Nolatan bilakatu daiteke borroka-tresna?

 

Inazita Olaizola eta Margaritte Truebak, halako epopeiatik bizirik irtendakoek, dokumentalaren melodia den Eresoinkaren abentura ekartzen digute gogora. Akonpainamenduak Marga Berra, Ione Miren Agirre eta Pablo Ibarluzeak dakarzkigute. Lantzen dituzten disziplina ezberdinen bidez, Euskal artista gazte hauek, hirurak ere Parisera lotuak, Eresoinkaren kontakizunarekiko osagai amankomunak erakusten dituzte, bai eta bizitza beraren errepresentazio bezala ulertzen den mugimenduarekikoak.