SIRIMIRI gure artean aski ezaguna den hitz bat da tanta findun euri lauso bat adierazteko; fina baina iraunkorra, isurtzearen isuriz, konturatzerako, blaitzen zaituen euria. Geuk ere horrela abiatzen dugu ikus-entzunezko sorkuntza SIRIMIRIn: emozioen izaera likidoan murgiltzen gara, sotiltasunez, konpromezuz eta saiakera iraunkorrez.
Bai sorkuntza propioetan, bai enkarguz egindako ekoizpenetan, genero fikziozkoak, dokumentalak, publizitatekoak edo telebistakoak izan, prozesu guztiaz arduratzen gara, ideiatik, aurreprodukziotik, filmaketatik eta postprodukziotik, bai eta gaur egun funtsezkoak diren lanez ere, hala nola komunikazio eta marketin digitalaz.
Desberdin video bat behar baduzu, kontaktatu.