Zilarrezko bi biznaga jaso ditu Esti Urresolaren filmak Malagako Jaialdian

Zilarrezko bi biznaga jaso ditu Esti Urresolaren filmak Malagako Jaialdian

 

Publikoaren eta aktore onenaren zilarrezko biznagak jaso ditu Esti Urresolaren Polvo somos filmak Malagako Zinema Jaialdian. Goize Blancok jaso du antzezle onenaren aitortza. 

Bi aitortza horiek berebiziko garrantzia izan dezakete filmaren ibilbidean, Malagako Jaialdia baita Goya sarietarako hautatuak izango diren filmak sailkatzeko erabiltzen den topaketetako bat. 

Malagakoak, aldez aurretik jasotako sariei gehitzen zaizkie: Zinebi jaialdiaren 62. edizioan estreinatu zen pelikula, eta bi  jaso zituen bertan: Euskal Zinemaren Saria eta SGAE fundazioak gidoi onenari ematen dion aitortza. Gasteizko Cortada jaialdian, aldiz, Arabako filma labur onena gisa hautatu zuten, eta pelikula motz onena izan zen Euskal Zinemaren astean. 

Hileta baten testuinguruan batzen diren lau emakumeren istorioa kontatzen du filmak, euren arteko harremanetan sakonduta. Goize Blancoz gain, Jone Llaspiur ere agertzen da pelikulan, aurtengo Goya sarietan errebelazioko aktore onena izendatutakoa. Ilargi Molinillo haur laudioarrak ere antzezten du ikus-entzunezkoan, familiako ilobaren papera egiten.