EL CANAL DE

LA MANCHA

Daniel Sánchez Lópezen proiektu bat

Poster EL CANAL DE LA MANCHA

FITXA TEKNIKOA:

IZENBURUA: “El canal de La Mancha”
GENEROA: Fikzioa
FORMATUA: Digitala
KOLOREA: Kolorea
IRAUPENA: 90’
HIZKUNTZA: gaztelania, errumaniera, ingelesa
ZUZENDARIA: Daniel Sánchez López
GIDOILARIAK: Daniel Sánchez López eta Hannah Renton
EKOIZLEAK: El canal de La Mancha – La Película AIE, Suspiria Films, The Other Films, Sirimiri Films, Clapham Films
EKOIZLE EXEKUTIBOAK: Elena Orriols, David Torres, Estibaliz Urresola, Ignacio San Pablo

SINOPSIA

 

2024ko uda. Mantxako herri batean, 15 urteko Lara eta Roque lagun minak bizi dira, herrian kabitu ezinik, eta Erresuma Batura ihes egitea dute amets.

Lara migratzaile errumaniarra da, eta legez kanpo ari da lanean, umezain; bada, bere identitatearen bila dabil, familian daukan errealitateari aurre egiteaz batera. Roque etxean nahiz kalean jazartzen dute, eta aitaren zezen-ganadutegian egiten du lan.

Lara zezenketa-eskolara sartzen denean, Roquerekiko adiskidetasuna hautsi egingo da. Larak tauromakian aurkituko du babesa; Roque, berriz, familiari matxinatuko zaio.

Uda amaieran, adiskidetu egingo dira. Baina haiek eta haien ametsak betiko aldatu dira.

PROIEKTUARI LAGUNDU DIOTEN ENTITATEAK

Ministerio Cultura y Deporte Logo
MEDIA-UE-Transp
VENGAfilms LOGO
abycine logo
LOGO queer cinelab
THE OTHER FILM
ETURIA logos
FIRE LAB
PLATINOgotoAFM
LOGO CLAPHAM ROJO
Suspiria Logo
Logotipo Filmin 2023
MFI film logo
CMM tv castilla la mancha media
Logo ML Music Library

ZUZENDARIAREN OHARRAK

Duela hogei urte utzi nuen Mantxako nire herria, eta duela ia hamabost Espainia. Istorio hau Alemaniaren eta Greziaren artean garatzen ari nintzela, filma, hein batean, nire identitatearen bilaketa zela ikusi nuen. Roqueren aita bezala, nirea zezenzalea zen, eta ni gaztea nintzela hil zen, erantzunik gabeko galderak utzita: Bazekien gaya nintzela? Horrek kezkatu egingo zukeen? Nor zen, aita izatetik harago? Absentzia horiekin adiskidetzeko eta atxikipena zer den ulertzeko asmoz idatzi nuen istorio hau.

90eko hamarkadan, queer erreferente ikusgairik gabe hazi nintzen, eta jazarpen homofoboa pairatu nuen eskolan; esperientzia horiek istorio hau kontatzeko premia sakona eragin zidaten. Garapenean, nire herriko bertako nerabeekin eta nerabe errumaniarrekin hitz egin nuen. Azken komunitate hori oraingo gazteriaren bostena da gaur, baina Espainiako zineman ozta-ozta aurki dezakegu haren zantzurik. Haien historiek identitateari, migrazioari eta errotzeari begiratzeko modua zabaldu zidaten.

Filmak elkarri lotutako lau gai oso pertsonal jorratzen ditu: etxearen eta identitatearen bilaketa, indarkeriari buruzko hausnarketa kritiko bat, landa-inguruneetako queer esperientzia migranteen irudikapen positibo bat eta laguntasunaren ospakizun bat. Elementu horiek “El canal de La Mancha” filmean korapilatzen dira, haientzat sortu ez zen toki batean beren diferentzian bizitzen ikasiko duten bi nerabe ez-normatibori buruzko kontakizuna baita.

“El canal de La Mancha”, halere, ez da toki geografiko bat, egoera emozional bat baizik: trantsizioan dagoen lotura afektibo baten bidaia da. Gizarte samur eta krudel, moderno eta tradizional, matriarkal eta matxista honetan, laguntasuna, zinema bezalaxe, ekintza sendagarria da. Film hau benetan onartzen gaituzten eta, hori egitean, eraldatzen gaituzten horientzako omenaldia da.