LA KOREANA
ARGIARI ETA OROIMENARI BURUZKO POEMA FERROMAGNETIKO BAT
Joana Moyak zuzendutako proiektu bat.
GARATZEN ARI DEN baterako ekoizpen bat, Joana Moyarena.
BABESLEAK
FITXA TEKNIKOA:
IZENBURUA: “La Koreana”
GENEROA: Fikzioa
FORMATUA: Digitala / 16 mm
KOLOREA: Zuri-beltza eta kolorea
IRAUPENA: 120’
HIZKUNTZA: Gaztelania, euskara
ZUZENDARIA: Joana Moya
GIDOILARIA: Joana Moya
EKOIZLEAK: Joana Moya, SIRIMIRI FILMS
EKOIZLE EXEKUTIBOAK: Estíbaliz Urresola, Paloma Hernández, Sara de la Fuente Monedero
SINOPSIA
Manuela “Korearra”, senarraren urratsei jarraikiz, erortzear den toki horretara iritsi da, dena itxuragabetzen den eta ezerk irauten ez duen toki batera.
PROIEKTUARI LAGUNDU DIOTEN LABORATEGIAK
PROIEKTUARI LAGUNDU DIOTEN ADMINISTRAZIOAK

Ikusmira Berriak 2025
Tabakalerak eta Donostiako Zinemaldiak sustatzen duten Ikusmira Berria proiektu-
inkubagailuak 2025eko edizioan hautatutako bost proiektuetako bat da.

ABYCINE LANZA – Port/Post/Doc saria
ABYCINE LANZA plataformaren 2024ko sariketako garaileen zerrenda ofizialean egonik, proiektuak PORTO/POST DOC saria jaso zuen.

Escola das Artes saria
Escola das Artes – UCP Award saria jaso zuen, PORTO/POST/DOC 2024n.

Zinebi 65 «Todo lo cubre la sal» (“Gatzak dena estaltzen du”)
«Todo lo cubre la sal» 2023ko ZINEBIREN sekzio ofizialean egon zen.

Noka Ekoizpena 2024 programa
ZINEUSKADIK sustatzen duen NOKA EKOIZPENA programan, «La Koreana» hautatu zuten.
ZUZENDARIAREN OHARRAK
“Gizakiek mende batean baino denbora gutxiagoan eraman zuten mendiak 300 milioi urtez gordetakoa”. Denbora geologikoaren eskalan, dena deuseztatzen da. Oroimena zatikatu egiten da, tolestu, eta mugak, bizidunen eta bizigabeen artean, desitxuratu egiten dira.
La Koreana filma oroimen intimoaren eta oroimen geologikoaren arteko bidegurutzean sortu da, irauten duten gorputzen eta gogoratzen duten harrien artean. Euskal Herriko meatze- mendi batean girotuta, zeina oso modu basatian ustiatu baitzuten XIX. mendearen amaieratik aurrera, filmak hiru denbora eta mintzaira ugari —bisuala, soinuduna, gorputzezkoa eta historikoa— nahasi ditu, lurraldearen eta lanaren erauzketak, paisaiaz gainera, oroitzeko eta iragana bizitzeko modua ere aldatu digula erakusteko.
La Koreana, halaber, bertan bizi direnentzako hausnarketa-gune ere bada: Non gordetzen da herri baten oroimena? —galdetzen diote beren buruari meatzariek, hondakinen erdian—. Eta nik neure buruari: gure oroimenak nola jarraitzen du iragana nahiz etorkizuna aldatzen?
Lan fisiko, politiko eta sakonki sentsoriala da: emozioa eta forma banaezinak diren zinema baten alde egiten du, gizatiarra eta geologikoa erresistentzia-indar berean elkarlotzen dituen zinema baten alde.
MENTOREAREN OHARRAK – NOKA EKOIZPENA_ROCÍO MESA
“La Koreana” lan zinez sentikor eta sakona da. Filmak trebetasun handiz elkarlotzen ditu oroimen pertsonala eta kolektiboa, artxiboa eta lurraldea, giza gorputza eta geologia. Proposamen ikaragarri originala da, fikziozko zinemaren, entsegu poetikoaren eta paisaiaren ikerketa sentsorialaren arteko mugan dagoelako.
Denbora anitzeko narratiba zatikatu baten bidez, zuzendariak ahotsa, oroimena eta taupadak dauzkan pertsonaia bihurtu du mendia, bizidun pertsonaia.
PRENTSA
Amonak 1959an Malaga jaioterritik egindako bidaian inspiratuta, Zugaztietako (Bizkaia) aire zabaleko burdina-meategi erraldoira joan baitzen senarrarekin elkartzera, orain urtegietan murgilduta dagoen meategiaren historia kontatzen du filmak, bertako biztanleen ikuspegitik. Filma «bertan bizi direnentzako hausnarketa-gune da: Non gordetzen da herri baten oroimena?, galdetzen diote beren buruari meatzariek, hondakinen erdian. Eta nik neure buruari: gure oroimenak nola jarraitzen du iragana nahiz etorkizuna aldatzen?», adierazi du Moyak. Madrilgo Matadero zentroan hasi zen lana garatzen, eta, orain, Tabakaleraren Noka programan dago, zeinaren bidez mentorea jartzen baitzaie Euskadin eta Nafarroan sortu berri diren zuzendari emakumeei.
