Nor Nori Nork, sariduna BABEL FILM FEST Jaialdian

Nor Nori Nork, sariduna BABEL FILM FEST Jaialdian

Asteburu honetan Cerdeñan izan naiz BABEL zinemaldian, NOR NORI NORK nire azken aurreko laburmetraiarekin.

Kide askoren lanak eta hizkuntza-egoera anitz eta ugarietaz hausnartzeko opari ederra izan da eskenatoki eder batean. Eta are opari handiagoa, NOR NORI NORK laburmetraiak epaimahaiaren aipamen berezia jaso duelako, epaimahaiaren hitzetan bere protagonisten egunerokotasuna filmatzeko zuzendariaren ikuspuntua eta autentizitatea azpimarratuz. Testuinguru nabarmenki identitario batean, laguntasunaren bitarteko integrazioa erakutsi du zuzendariak modu batean non, europako hizkuntza zaharrenetariko bat, euskara batua, inoiz baino bateratzaileago agertzen den.

Holako aipamen batekin nola ez gara ba pozik egongo.

Saria Davyth Hicks – en eskutik jaso nuen, ELEN European Language equality network-eko bultzatzailea.