POLVO SOMOS-en errodajea bukatuta!

Polvo somos

POLVO SOMOS-en errodajea bukatuta!

POLVO SOMOS, Estibaliz Urresolaren azken laburmetraiaren errodajea bukatu dugu! erronka handia lantalde artistiko zein tekniko oso bati esker.

Kamara aurrean, irudika nezakeen familiarik onena, Jone Laspiur, Goize Blanco, Itziar Aizpuru, Klara Badiola eta Ilargi Molinillok osatuta, Patxi Santamaría eta Txema Blasco jaunak bikainki lagunduta.

Kamara atzean aldiz, Itxaso Frau​ (Katz Estudio) ekoizpenaren zuzendaritzan; Marino Pardo argazki zuzendaria bere lantaldearekin: Jon Solana Muñoz, Aritza Munarriz eta Juanjo Aguirreolea; Unai Gimenez Soinu burua, Ander Mañerok lagunduta; Izas Urkijo Alijo arte zuzendaritzan; Esther Escudero zuzendari laguntzaile eta María Rotaeche 2. zuzendrai laguntzailea; Jaio Daubagna script; Imanol García elektrikarien burua; Esther Villar makilaje eta ileapaindegian; Alaia Arnaiz del Escobal eta Mael Munuera jantzigintzan Nerea Torrijos; Ana Angulo​, Itziar Hormilla, Debo, Christino, Mikel, Aitzol…

Orain Ibai Elorzarekin batera edizioari ekingo diogu, eta gutxinaka, filmaren hurrengo fasera helduko ere. Hartuko duen forma ikusteko irrikitan.

¿Quieres saber más?