Covid larrialdia SIRIMIRI FILMS-en

Covid larrialdia SIRIMIRI FILMS-en

The Screen La incubadora-n parte hartzearen gauzarik nabarmenena,  Sandra Tapia, Nacho Vigalondo, Pablo Berger, Neus Ballús edota Enma Lustres bezalako profesionalekin harreman zuzena mantentzea da, online bada ere. Plazer eta irakaspen bide handia izaten ari da baita ere nire zuzendari kideak diren Cordelia Alegre, Alvaro Gago, Yayo Herrero eta Alberto Martín Menachoren proiektuen berri izatea, eta horiekin batera hausnarketa, referentziak eta farreak konpartitzea ere. Hemen Radio Primavera Sound-en egin ziguten elkarrizketatxoa.