SIRIMIRI gure artean aski ezaguna den hitz bat da tanta findun euri lauso bat  adierazteko; fina baina iraunkorra, isurtzearen isuriz, konturatzerako, blaitzen zaituen euria. Geuk ere horrela abiatzen dugu ikus-entzunezko sorkuntza SIRIMIRIn: emozioen izaera likidoan murgiltzen gara, sotiltasunez, konpromezuz eta saiakera iraunkorrez.

 

Bai sorkuntza propioetan, bai enkarguz egindako ekoizpenetan, genero fikziozkoak, dokumentalak, publizitatekoak edo telebistakoak izan, prozesu guztiaz arduratzen gara, ideiatik, aurreprodukziotik, filmaketatik eta postprodukziotik, bai eta gaur egun funtsezkoak diren lanez ere, hala nola komunikazio eta marketin digitalaz.

Desberdin video bat behar baduzu, kontaktatu.

Dokumentala, Film Labur

SIRIMIRI FILMS

SIRIMIRI FILMS Urresolak gidatutako egitasmo bat da.

Arloan hamarkada pasatxo jardun ondoren, laburretik luzemetraiera genero anitzak jorratuz, Urresolak begiradan oinarrituriko ikaskizun eta eraldatze prozesu gisa ulertzen du ikusentzunezkoa: Autorearen begirada, filmatzen dituenekiko bai eta ikuslearen begiradarekiko ere elkar-so jolasean. Zinema josten gaituzten begikaldi, begirune eta begikeren gurutzaketa da, eta mira egiteko leiho irekia.

Kontatzea, irudiztatzea, eta partekatzea; hoiexek SIRIMIRI FILMS bultzatzen duten indarrak. Horregatik, geure proiektu propioak garatzeaz gain beste hainbat erakunderekin lan egiten dugu beren bideoak izaera pertsonal eta zinematografikoago batetik sortuz.

Gainera, PIXELATU egitasmoaren bitartez, pedagogiaren aldeko apostua egiten dugu . Izan ere, ikusentzunezko alfabetizazioa ezinbestekotzat ulertzen dugu eta horretarako, irudi eta soinuen sorkuntzan ahalduntzeko ikastaro ezberdinak gidatzen ditugu, zeinen bidez irudiaren eta honen eraikuntzaren inguruko hausnarketa-guneak eratu eta kolektibo anitzekiko elkarrizketa sustatzen dugun.

 

TALDE-LANA

Bere ibilbidean burutu dituen proiektuak gauzatzerakoan, Estibaliz Urresola lankide-sare oparo bat josten joan da, eta honek etorkizunean ere ekoizpen-fase guztiak bermez oso-betetzeko gaitasuna ematen dio.

Jarraitu irakurtzen

Zinemaldia.cat Barcelona. Spain

Mejor Largometraje documental (Voces de papel)

15th Izmir International Short Film Festival. Turquía

Premio especial del jurado (Adri)

14 Festival Internacional de Cine Santa Cruz Bolivia.

Mejor Cortometraje Infantil (Adri)

19 Festival Ibérico de Cinema de Badajoz

Mejor Fotografía (Adri)

9 Festival Joven de Cortometrajes de Huétor Vega. Granada

Mejor actriz (Adri)

9 Festival Joven de Cortometrajes de Huétor Vega. Granada

Mejor música original (Adri)

II edición La Mirada Tabú. Zaragoza

Mención Especial por su Sensibilización (Adri)

KONTAKTUA

hola@sirimirifilms.eu